Laudioko aisia eta festetako jarduerak berriro aktibatzen dira kultUDA programa martxan jartzearekin batera

Laudioko aisia eta festetako jarduerak berriro aktibatzen dira kultUDA programa martxan jartzearekin batera

 Zinema, haurrentzako ikuskizunak, zuzeneko musika, magia, tailerrak, kontzertuak eta antzerkia dira datozen hilabeteetan udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzeko programatu diren ekimenetako batzuk

 Badira hilabete batzuk Laudioko bizimodua ez dela ohikoa izaten, koadrilen giroarekin arratsalde eta asteburuetan. COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun-krisiaren ondorio da. Hori dela eta, Laudioako Udalak, San Roke jaiak eta ekitaldi handiak bertan behera utzi ondoren, kutsatze berriak saihesteko osasun arrazoiak direla eta, kultUDA izeneko programa partekatu baina handinahia martxan jartzea erabaki du, herrian kultura, jai eta aisialdiko jarduera suspertzeko helburuarekin.

Maite Cortazar Herritarrekiko Harremanetarako eta Jaietarako zinegotziak gaur goizean jakitera eman duenez, “Laudio beti izan da eta da jarduera sozial handiko herria, non lagun taldeak protagonista diren arratsalde eta asteburuetan, modu berezian. Hori dela eta, ez genuen topaketei laguntzeko eta horiek dinamizatzeko aukera pasatzen utzi nahi; izan ere, segurtasun neurriak errespetatuz, normaltasuna berreskuratzen ari dira, datozen hilabeteetan publiko guztiei zuzendutako ekimenekin”.

 

kultUDA Agenda

Horrela, hainbat udal-arloren (Kultura eta Jaiak) baterako lanari esker, osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak uneoro errespetatzen dituzten ekimenak eta jarduerak aurkezten dituen programa bizia diseinatu eta egin ahal izan da. Era berean, “Ekitaldien agenda hau astero-astero eguneratzen joango da, jarduera berriak gehitu ahal izateko; guztiak www.laudio.eus udalaren webgunearen bidez eta sare sozial instituzionalen bidez argitaratuko dira”, adierazi du Cortazarrek, eta gaineratu du, beste behin ere, herriko abesbatzak, dantza taldeak eta musika elkarteak izan direla jai eta jai agenda honen protagonista.

 

Ekainak 26,         21.00etan    Udako zinema institutuko jolastokian

Filma: Campeones

 

Ekainak 27,         18.30ean     Rock Eroak, haurrentzako ikuskizuna Aldai plazan Ameztu taldearen eskutik

 

20.00etan    Zuzeneko musika herriko erdiguneko kaleetan zehar Banda Magnética fanfarreak lagunduta

  

Ekainak 28,         10.00etan    Kalejira San Joan auzoraino Ekin Joleak txistulari taldearen eskutik.

13.00ean     Meza abestua Lamuzako Jaun Done Petriren parrokian Andere abesbatzak eskainia

20.00etan    Kontzertua Alberto Acero plazan Santa Luzia abesbatzaren eskutik

  

Uztailak 3,           18.30ean     Udako zinema institutuko jolastokian Umeentzako filma: Dumbo

  

Uztailak 4            20.00etan    Magia ikuskizuna Alberto Acero plazan Asier Kidan magoaren eskutik

  

Uztailak 10,         21.00 Udako zinema institutuko jolastokian.

Filma: Big Fish

 

Uztailak 11,         18.30ean     Umeentzako taileera Aldai plazan zomorroak pipak garbitzeko ziriekin

20.00etan    Kontzertua Alberto Acero plazan Bi Hotsak abesbatzaren eskutik

  

Uztailak 17,         21.00etan    Udako zinema institutuko jolastokian

Filma: Ahora me ves

  

Uztailak 18,         20.00etan: Historias de un Baúl antzezlan ibiltaria Laudioko kaleetan zehar Trotamundos konpainiak eskainia

 

Jarduera horiez gain, “Udala ekimen berriak diseinatzen ari da Laudioko auzoak kultur ekitaldiz eta jai ospakizunez hornitzeko. Hala ere, zuhurtzia azpimarratu nahi nuke, eta bizilagun guztiek segurtasun-neurriak zorrozteko deia egin, hala nola urruntze soziala, maskarak eta gel desinfektatzaileak edo hidroalkoholikoak erabiltzea. Guztion ardura da COVID-19ren balizko berragerraldien prebentzioan laguntzea”, bukatu du Maite Cortazarrek.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.