
Haran honetako bizilagun ezagunak, Jose Mari Castillok, Laudioko Udalari laga dio bere azken lan handia, non gure herriko baserri guztien irudiak bi bideotan biltzen dituen. Oso ibilbide interesgarria eta dibulgatzailea pertsona askorentzat ezezaguna den eta hemendik aurrera hurbilago sentituko dugun gure herriaren leku batzuetan zehar.
Interesa duten guztiek www.laudio.eus udal webguneko Herritarrak, Multimedia atalean aurki ditzakete bideoak. Egileak jakinarazi digu bideoen kopia bat nahi duenak EuskoPCra hurbildu eta material guztia duen pendrivea erosi behar duela, kostu gehigarririk gabe.