Laudioko dendek pagotxen merkatua ospatuko dute otsailaren 13tik 15era

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean (otsailak 13, 14 eta 15) Laudioko dendek Neguko Pagotxen Merkatua ospatuko dute.

Hiru egun horietan, askotariko gaiak aurkitu ahal izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, bitxiak, argazkilaritza, etab. Dena saldo-prezioan.

Artikuluen erakusketa eta salmenta herriko kaleetan izango da parte hartuko duten saltokien ondoan. Eguraldi ona egin ezean, barruan egongo dira eskuragarri.

Hauek dira parte hartuko duten 28 saltokiak:

1971, ARES, AURORI LENCERÍA Y MODA INFANTIL, BAZAR SAN JOSÉ, BOGGA, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN MODA, CHAROL, EZ&BAI, FOTO ESTUDIO DISTIRA, GLOSS, GOXOH, IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA, JOYERÍA RELOJERÍA LAMBARRI, KUKUMA, MERCERÍA LENCERÍA ELO, MIMITOS, MODIMEL, MONAI, NINA LIFE STYLING, OLYMPUS KIROL DENDA, SEVER CALZADOS, STILETTO, TRECE13, TXIMELETA BOUTIQUE, UNAN JANTZI DENDA LEVI’S, ZAPATERÍA NOBUCK

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.