
Laudioko hazik udalerriko enpresak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) suspertzeko programa bat antolatu du, COVID-19ko krisiak eraginda.
Programa honetan, 1 eta 2 ordu arteko 4 saio online (Zoom edo Teams plataformak) egingo dira urriaren 13-15-20 eta 22an (asteartetan eta ostegunetan) 15:00etatik aurrera, eta banakako 2 aholkularitza-saio egingo dira enpresan bertan. Negozioak finantzen eta merkataritzaren ikuspegitik suspertzera bideratuta daude, diagnostikotik abiatuta.
Egungo egoera dela eta, edukiera mugatua izango da 6 parte-hartzailerentzat izanda. Kostua doakoa. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko 94 40 34 980 telefonora deitu edo mezu bat bidali enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera.
Ikastaroaren PDF osoa: