
Laudio Udala lanean ari da udal genero-ikuspegian oinarrituta hirigintza aztertzeko eta hobekuntza-neurriak proposatzeko. Udalerri atseginagoa, guztion beharretara egokituagoa lortzea da helburua, zehazkiago, alderdi hauei dagokienez: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta udalerriaren diseinuaren eragina segurtasunaren pertzepzioan.
Horretarako, parte-hartze bidezko prozesu bat antolatu dugu herrian bizi garen eta bertoko zerbitzuak erabiltzen ditugun emakumeon ikuspegia jasotzeko asmoz.
Bi jardunaldi izango dira; hasteko, laburki azalduko dugu hirigintza-ereduek emakumeen bizi-esperientzietan duten eragina eta, ondoren,dinamika bat bideratuko dugu, elkarrekin herriari eta hobetzeko alderdiei buruz hausnartzeko. Ez da behar hasi baino lehenago inolako ezagutza espezifikorik izatea.
- Azaroak 8, asteartea 17:00etatik 20:00etara. Lekua: KULTURA ETXEA. Jorratuko diren gaiak: espazio publikoa eta garraioak.
- Azaroak 9, asteazkena 17:00etatik 20:00etara. Lekua: KULTURA ETXEA. Jorratuko diren gaiak: Ekipamenduak eta herrian dagoen segurtasun-pertzepzioa.
Funtsezkoa zara Laudion bizi garenon bizi-kalitatea hobetzeko. Zure zain gaituzu.
Bertaratuko zaren konfirmatzeko: Berdintasun Zerbitzuan 94 403 4850.