Laudioko Udal Euskaltegia itxi da, COVID-19 kasuak antzeman ondoren

Laudioko Udalak Euskaltegia kautelaz itxi duela jakinarazi du, zentroan COVID-19 kasuak agertu direlako. Instalazioak hainbat egunez itxiko dira, osasun-profesionalek arakatze-prozesu osoa egin arte. Era berean, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuari egoeraren berri eman dio Udalak, esku-hartze gehigarririk egin behar den jakin dezan
Garrantzitsua da argitzea Euskaltegiko eskolak eta jarduerak mantendu egiten direla, baina telematikoki edo online. Horretarako, Udalak beharrezko materiala eman die ikastetxeko irakasleei, eskolak urrutitik egin ahal izateko, ikasleentzako irakaskuntza-berme guztiekin.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.