Laudioko Udal Euskaltegian matrikula-epea zabalik

Irailean zehar bulegoa irekita egongo da goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara, jarraian zabalik

Udal Euskaltegiak zabalik du 2020/21 ikasturterako matrikulatze-epea maila guztietan, zerotik hasita C1eraino, edozein beharretara egokituta, txandaka aritzeko aukera (goizeko eta arratsaldeko ordutegiekin).

Metodologia modernoa eta esperientzia handia eskaintzeaz gain, prezioak ezin egokiagoak dira zentro publikoa izateagatik; gainera bekak ere badaude.

Euskara ikasteko, herdoilduta dagoena egunean jartzeko, dakizuna lantzeko (aurten mintza-talde goizen zein arratsaldez ere izango da), akreditazio-azterketak eta deialdietako azterketak prestatzeko. A1, A2, B1, B2 eta C1 akreditazioak eskuratzeko aukera aparta! (Titulazio batzuetako azterketak euskaltegian bertan egiten dira)

Covid-19a dela eta plaza mugatuak daude. Informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan harremanetan jarri ondoko telefonoetan: 946722838 – 946722200 edo idatzi euskaltegia@laudio.eus helbidera.

Euskaltegian bertan (Lamuzako Parkean, Kultur Etxean) ere galde daiteke, irailean zehar bulegoa goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara zabalik egongo baita.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.