Laudioko udal Euskaltegirako iraileko bulegoko ordutegia

Irailean zehar 2020-2021eko matrikulazioa eta Foru Aldundiko diru-laguntzak errazteko, arratsaldeko 19:00ak arte irekita egongo da bulegoa, eguerdian ez da itxiko. Harremanetan jar zaitezkete bai telefonoz (946722200 / 946722838) zein emailez (euskaltegia@laudio.eus).

Horrez gain, B1, B2 eta C1eko eskolak eskainiko dituzte, irailaren 2an hasiko direnak. Covid-19a dela eta, plaza mugatuak dira.

Gogoratu, Lamuza kaleko espaloian lanetan ari diren bitartean, euskaltegirako parkeko sarbidea erabiliko dela.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.