Laudioko Udalak bat egin du tokiko merkataritzari laguntzeko helburua duen “Dendatik Etxera” ekimenarekin

Tokiko xehekako saltokietan elikagai galkorrak erosten eta etxean entregatzen laguntzea helburu duen ekimena

Lehenengo fasean, fruta-dendak, harategiak, urdaitegiak eta arrandegiak aukeratuko dira

Laudioko Udalak, Aiarako Koadrilarekin eta eskualdeko beste udal batzuekin lankidetzan, “Dendatik Etxera” elikadurako txikizkako saltokien eskaerak banatzeko proiektu pilotu bat abiarazi nahi du. Ekimen honen helburua tokiko xehekako saltokietan elikagai galkorrak erostea eta etxean entregatzea da nahiago den banaketa-orduetan. Ideia hori erosketa-ohituretan gertatu den aldaketaren ondorioz sortu izan da.

Oraingoz, proiektuaren lehen fasea egingo da, non parte hartuko duten saltokiak fruta-dendak, harategiak, urdaitegiak eta arrandegiak izango dira, bereziki.

Gaur egungo egoera

Gaur egun, pertsona askok egiten dituzte eskaerak telefonoz edo online, zeregin horretan ematen duten denbora minimizatzen saiatzeko, eta, aldi berean, kontsumitzaile askok eta askok saltoki handietan egiten dituzte erosketak, ordutegiak uztartzeko. Gainera, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz, itxarote-denborak handitu egin dira, eta, ondorioz, hainbat kolektibok ez dute irten behar eta nahiago dute erosketak beste bitarteko batzuen bidez egitea.

Horregatik guztiagatik, tokiko saltokiei proiektuarekin bat egiteko deia egiten zaie. Izena emateko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Laudioko HAZI 944034980 telefonora edota garapenagentzia@laudio.eus helbidera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.