Laudioko Udalak erakundeen babesa erakutsi die pentsiodunei

Arabako pentsionistak Lanean plataformak pentsio bidezko eta duinen sistema publikoaren alde aurkeztutako eskaera onartu du azaroaren udalbatzak

Arabako Pentsionistak Lanean plataformako ordezkari batek pentsio bidezko eta duinen sistema publikoa defendatu eta babesteko aurkeztutako mozio bati onespena eman dio Laudioako udalbatzak, eta, horrez gain, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 euro igotzea edo 1.080 euroko gutxieneko pentsioak ezartzea eskatu du.

Andoni Orue EAJ-PNVko zinegotziak bere alderdiak aurkeztutako mozio alternatiboan azaldu zuenez, gai honetan garrantzitsuena da jardunean eta soldata-baldintza onetan dauden langileen kopurua bermatzea, belaunaldien arteko elkartasunean oinarritutako egungo pentsio-sistema ziurtatu ahal izateko; izan ere, langileek ez dituzte kotizazioak ordaintzen etorkizuneko pentsiorako, egungo pentsioak finantzatzeko baizik.

Era berean, Oruek gogorarazi zuen 2009tik soldatak pentsioen oso azpitik hazten direla, “Adibidez, 2011n, 2012an eta 2013an erretiratuen batez besteko ordainsariek %3tik gora hobetzen jarraitzen zuten bitartean, langileen ordainsariak apenas hazten ziren %0,2 eta %1 artean”.

Udal-espazioen erabilera arautzen duen erregelamendu berria

Era berean, udal eraikinen instalazioen lagapena edota erabilera arautzeko araudi bat garatzeko OMNIA alderdiak aurkeztutako mozio bat onartu zuten atzoko osoko bilkuran.

Gobernu Taldeak azaldu zuenez, “Laudion hainbat udal espazio daude hainbat jardueratarako, eta ondo bereizitako eragileek erabiltzen dituzte. Hori dela eta, aniztasun horretan datza erabilera arautzeko zailtasuna, eta hausnarketa egitera behartzen gaitu, hainbat udal-batzordetan behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala. Gainera, honako hau adierazi zuen: “Gaur egun, baliabide teknikoak lagatzeko ordenantza berrikusten ari gara, askotan, baizik eta gehienetan, udal instalazioen lagapenaren eta erabileraren osagarri baita, eta, horretarako, lehen seihilekoan 2020rako, horri buruzko proposamen bat egingo dugu, ordenantza bat behar bezala onartu ahal izateko.

Hurrengo urratsa izango da eraikin publikoen lagapena eta erabilera arautzen hastea, espazioak inbentariatzea eta ikustea zer kolektibok eta/edo partikularrek erabil ditzaketen eta zer premia zehatz dituzten, eta aztertzea, halaber, zer alditan behar dituzten erabileren gutxi gorabeherako egutegia egin ahal izateko.

Egungo gobernu-taldeak bere lehentasunen eta zereginen artean du, epe laburrean, espazioak aztertzea eta horiek ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzaileen eskura jartzea, betiere espazioen erabilera eta gozamena erraztea eta kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzea bilatuz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.