
Asteazken gauean (otsailak 3), Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzeko Laudioko Udalak bere fatxada berde kolorez argiztatu zuen, bere itxaropenaren esanahiagatik mugimendu honen kutsu adierazgarria.
Bestalde, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak irisaren lore batzuk bidali ditu orratzarekin, jakaren hegalean jartzeko, minbiziaren aurkako borrokaren eta elkartearen adierazgarri. Alderdi politiko guztietako (EAJ-PNV, EH-Bildu, omnia eta PSE-EE) zinegotziek, Udaleko kide batzuez gain, gaur jarri dituzte.
Argazkiak egin dira eta Udaleko sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) jarriko dituzte goizean zehar.
- Ander Añibarro alkatea
- Ander Larrinaga alkateordea
- Juan Jesús Merchán alkateordea (PSE-EE)
- Aitor Burgoa EH-Bilduko zinegotzia
- Nerea González OMNIA ekimenako zinegotzia
- Andoni Orue EAJ-PNVko zinegotzia
- Maite Cortazar EAJ-PNVko zinegotzia
- Loli Muriel PSE-EEko zinegotzia