Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzak ematea arautzen duen prozeduraren oinarriak.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 4an eginiko bileran, erabaki zuen onartzea Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzak ematea arautzen duen prozeduraren oinarri arautzaileak.  

Objektua eta ezarpen esparrua.

Oinarri hauen objektua eta helburua da laguntzea langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzea, Laudion enpresa berriak sortzearen bitartez.

Diru-laguntza honen objektu den epea hauxe da: 2014ko irailaren 1etik hasi eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

Eskaera aurkezteko epea hasiko da deialdi hau ALHAOn (2016/03/18) argitaratzen den biharamunetik, eta zabalik egongo da hurrengo 20 baliodun egunetan zehar.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.