Laudion enplegu-anezka berri bat egingo da azaroan

Arabako Foru Aldundiak eta Santa María la Real Fundazioak hiru enplegu-anezka jarriko dituzte martxan azaroaren amaieran Gasteizen (2) eta Laudion, langabeei lanpostu bat aurkitzeko aukerak hobetzeko tresna eraginkorra eskaintzeko.

Izena emateko epea

Programan parte hartu nahi dutenek, doan eta borondatez, azaroaren 6ra arte dute izena emateko aukera Lanzaderasen webgunearen bidez (https://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion) edo aurrez aurreko formatuan, eta izena emateko inprimakia eskatu, bete eta entregatu beharko dute Gasteizko eta Laudioko hurrengo egoitzetan.

Laudioren kasuan, Laudioko Udaleko Toki Garapenerako Agentzian, LAUDIO HAZIn edo 944 034 980 telefonoan astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.