Laudion erosteak saria du!

EROSKETA KARRUSELA 

Erosketa Karrusela Laudiora itzuli da sari berriekin bezeroentzat. APILL-ek, Laudioko industrialari txikien elkartea, kanpaina berri bat martxan jarri du eta irailetik urrira bitartean saltokiek 6.000 euro banatuko dituzte hiru erosketa txarteletan, bakoitza 2.000 euro izango ditu. Interesa dutenek parte hartu ahal izango dute irailaren 13tik urriaren 21era, betiere saltokietan 10 euroko gastua eginez.

Informazio gehiago: https://laudiocomercial.com/eu/comprar-en-llodio-tiene-premio-5/

GARAGARDOAREN IBILBIDEA

Aurten, Laudioko Garagardoaren Ibilbidea irailaren 17tik urriaren 3ra arte ospatuko da. Guztira 22 establezimenduk parte hartuko dute eta garagardo berezi ugari eskainiz. Horrez gain, sari ezberdinak zozkatuko dira bezeroen artean, hala nola, 2022ko Municheko Oktoberfesterako bidaia, Bilboko Gordexola eta La Salveko Laugar Brewery artisau-garagardo fabriketara bisitak eta garagardo sortak.

 “LAUDIO TXARTELA”

Irailaren 15etik 30era Laudioko ostalaritza establezimenduetan kontsumitzen dutenek ehunka sari lortu ahal izango dituzte. “LaudioTxartela”-k Laudioko merkataritzarekiko fideltasuna saritu nahi du berriro. Edizio berri honetan 5 euroko balioa duten edariak eta bi pertsonentzako bazkariak zozketatuko dira.

Informazio gehiago: https://laudiocomercial.com/eu/en-septiembre-sorteo-de-premios-a-consumir-en-la-hosteleria-de-llodio-con-la-laudio-txartela/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.