
Apirilaren 1ean atera ziren Sant Roque Kofradiako lau kofrade Laudiotik Rocioko ermitara (Almonte, Huelva). Mila kilometroko bide gogorra egiteko Andrés Garmilla, Adolfo Guerrero, Pedro Zayas eta Jose Ramón Larisgoitia laudioarrek, 70 eta 62 urte artekoek, bi asto eta gurdi baten laguntza izango dute.
Egun bakoitzeko 30 kilometroko etapak egingo dituzte, bost egunean behin atseden hartuz, maiatzaren 15ean Andaluziako ermita ezagunera iristeko asmoarekin. Bertan Lucenako kofradiak egingo die harrera erromerian parte hartzeko.