Leire Larisgoitiaren dokumentala

Urtarrilaren 2an emango dute Leire Larisgoitia laudioarraren “Escuela en tránsito” dokumentala 19:00etan Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean. Lanak Greziako errefuxiatu siriarren egoera jorratu du eta Donostia 2016 programaren Europa Transit-en barruan egin du. Gainera, filmak zerikusia dauka azaroko bota bilketarekin. Izan ere, Leire Larisgoitiak eskertu nahi du laudioar ugariren laguntza; 6.000 bota pare jaso baitziren estatuko kanpainan eta horietako zati handi bat herrian eskuratu ziren. Dagoeneko oinetakoak Tesalonikara eraman dituzte.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.