Ludoteka azaroan irekiko da

Lamuza kiroldegian dagoen udal ludotekak azaroaren 2an irekiko ditu berriro ateak. Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, 17:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan, zubietan eta oporraldietan itxita egongo da, eskola-egutegiarekin bat.

Ludoteka zerbitzua bi taldetan banatuko da, jaiotze-urtearen arabera:

  • 17:00etatik 18:30era, 2017 eta 2015 artean jaiotakoak (4 eta 6 urte bitartekoak)
  • 18:30etik 20:00etara, 2014 eta 2009 artean jaiotakoak (7 eta 12 urte bitartekoak)

Izena emateko epea urriaren 11tik 25era izango da. Eskainitako plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da urriaren 26an, 12:30ean, Kultura Etxean, eta onartuen behin betiko zerrenda 13:00etan argitaratuko da. Ordainketa egiteko epea urriaren 25etik 29ra bitartekoa izango da.

  • Hileko kuota: 5,10 €
  • 2021eko azaro-abenduko kuota: 10,20 €
  • 2022ko hiruhileko kuota: 12,25 €
  • 2022ko bi hiruhilekoren kuota: 24,50 €
  • Ikasturte osoa: 34,70 €

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.