
Laudiok bat egingo du maiatzaren 22an Bidezko Merkataritzaren Munduko egunarekin, Espainiako Bidezko Merkataritzaren 30. urteurrenaren egunarekin, hain zuzen ere. Munduko justiziaren aldeko mugimendu hau aldarrikatzeko, Ipar-Hegoalde taldeak Herriko plaza beteko du igande goizean umeentzako lantegiekin eta Bidezko Merkataritzaren produktuen dastatze eta salmentarekin, besteak beste, panela (azukre kaña), kafea, txokolatea eta gailetak egongo dira, #SoyComercioJusto lemapean.