Ibilgailuen gaineko eta kanposantuan prestatutako zerbitzuengatiko zergak ordaintzeko epea zabalik

Herritarrei jakinarazi gura zaie trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko eta kanposantuan prestatutako zerbitzuengatiko zergen ordainketa epea, 2014ko apirilaren 23 egunetik ekainaren 23 egunera arte irekita egongo dela. Helbideratuta dauden erreziboak 2014ko maiatzaren 23 egunean kobratuko dira.

Eta gogoan izan, www.laudiokoudala.net web gunean ere “nire ordainketa” formulak, zuen ordainketak internet bidez egiteko aukera luzatzen dizuela, etxetik mugitu
behar gabe.

Tasa honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank eta Laboral Kutxaren bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziburik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, errezibuaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herriko Plaza – Behea Ezkerrean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.