Mantenurako Udal Languntzen Programa

Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 13an onetsi zituen Mantenurako Udal Laguntza Programaren oinarriak. Programaren jasotzaileak dira diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) edota etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO)  jaso ezin duten, baina, hala ere, bizi duten gizarte babesgabeziaren ondorioz oinarrizko beharrizanak asetzeko diru-laguntzak behar dituzten pertsonak eta familiak.

Betebeharrak:

  • Laudio udalerrian erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu aurretik gutxienez 15 hilabetez, salbu eta aurretik 10 edo denbora luzeagoan erroldatuta egon izan justifikatzen badute.
  • Bizikidetza unitateko baliabide ekonomikoek ezin dute gainditu diru-sarrerak bermatzeko 2016ko errentarako finkatu den zenbatekoaren % 75.
  • Gizarte Zerbitzuen txostena laguntza ematearen aldeko irizpenarekin.
  • Zerga arloko, Gizarte Segurantzako, itzulketengatiko obligazioak beteta izatea, baita zuzenbide publikoko gainerako zorrak eguneratuta izatea ere.

 

Pertsona onuradunak:

  • Familiak: Beka aurreratzea Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn (Eusko Jaurlaritzak ematen duen zenbatekora iritsi arte).
  • Familiak: Estimulazio goiztiarra edo tratamendu psikoterapeutikoa.
  • Familia ingurune egokirik gabeko gazteak.
  • Adikzioetatik desohitzeko prozesuan ari diren pertsonak.
  • Elkarrekin bizitzeagatik DSBE jaso ezin duten pertsonak.
  • Erroldako antzinatasuna dela-eta DSBE jaso ezin duten pertsonak.
  • Gizarteratze-ibilbidea egiten ari diren pertsonak, prestakuntza ekintzei atxikita.
  • Normalizazio-prozesuan dauden gaixo psikikoak.
  • Etxegabetze-jakinarazpen judiziala jaso duten bizikidetza-unitateak.
  • Zigor administratibo baten ondorioz DSBE etenda duten, behar gorria duten eta osasun arazo larriak dituzten pertsonak.

 

Epea:

  • Laguntza hauen izaera kontuan hartuta, ez dago eperik eskaera egiteko, 2017 osoan eska daitezke.

 

Izapideak:

  • Laguntza-eskaera formalizatzea erreferentziako gizarte-langilearen aurrean.
  • Betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko Gizarte Zerbitzuek emandako ziurtagiria eta laguntza emateari edo ukatzea justifikatzeko txostena soziala.
  • Alkate-udalburuak emandako eskaera-ebazpena, teknikariaren proposamen administratiboa eta zinegotziaren proposamena aztertu ondoren.
  • Laguntza ematearen aldeko udal erabakian adieraziko da diru-laguntzaren zenbatekoa, zenbat denborarako ematen den eta berrikusi edo berritzeko eguna zein den.
  • Laguntza ez emateko ebazpena arrazoitu egin beharko da eta Udalak horren berri emango dio pertsona eskatzaileari.

 

Ordainketa eta aurrekontu-zuzkidura

  • Udalak kasuan kasuko ebazpenean xedatutako baldintzetan ordainduko ditu programa honen kariaz emandako diru-laguntzak. Laguntzak hilean behin ordainduko dira.
  • Deialdiak 201.300 euroko zuzkidura ekonomikoa du.

Informazioa:

  • Informazioa eskatu nahi duten pertsonek aurretiazko hitzordua eska dezakete 944 034 840 telefono-zenbakira dietuta edo Gizarte Ongizateko bulegoan bertan (Herriko Plaza, 5).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.