Martxoak 8: Laburmetraia (EGUNERATUTA)

Emakumeen nazioarteko eguna, Martxoak 8 dela eta, aurten, gauza berria legez eta lehen aldiz, Berdintasun Zerbitzutik, laburmetraia edo korto bat grabatuko da.

Horretarako, eskatzen dugu haur edo ume bat izatearen zain dauden bikoteak parte hartzea, ezagutzera emateko elkarrizketa laburren bidez izango duten haur jaiogabeak edukiko duen sexuak daukan garrantzia gurasoentzat eta baita gizartearentzat ere. Horrekin, martxoaren 8ko ekintzen difusio zabalagoa eta emakume eta gizonen desberdintasunen jatorriari buruzko gogoeta eta hausnartu egin nahi da.

Horretarako, Laudioar herritarron, zeuon parte hartzea eskatzen dugu, laburmetraia grabatzeko datorren domeka edo igande honetan, otsailak 22, goizeko 11etatik aurrera, Herriko Plazan.

ANIMATU ETA PARTE HARTU.

Laudio Udala
Berdintasun Zerbitzua
94 403 48 50

EGUNERATUTA
Jada “Aurre-generoa” laburmetraia ikus dezakezu.
8m-laburmetraia

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.