Maskara derrigorrezkoa, leku itxietan zein irekietan

Gaurtik aurrera maskara eramatea derrigorrezkoa izango da “pertsonen arteko distantzia gorabehera, bai bide publikoan edo aire zabalean, bai erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartzerik badago”.

Salbuespenak:

-Kirola egiteko, besteekin distantzia mantentzen bada

-Kiroldegietan (eremu komunetan jarri behar da)

-Hondartzan eta igerilekuan soilik kendu ahal da toallan egonda eta bainua hartzerakoan

-Arnasa hartzeko arazoak dituztenek

-Lantokietan, 1,5 metroko distantzia mantentzen bada

-Tabernetan eta jatetxeetan soilik edateko edo jateko

Tabernak/Diskotekak:

-Gehienez hamar laguneko bilerak

-Gaueko aisialdirako guneak ezin dute ordutegia zabaldu/luzatu

-Kalean botila festak debekatuta

Informazio gehiago

Gogorarazten da egoki jarri behar dela maskara: sudurretik kokotseraino. 

Guztion ardura da, beraz, zentzuz jokatu behar dugu.

Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.