Matxintxu Haurreskolak matrikularako epea ireki du

Matxintxu Haurreskola, Laudioko Haurreskola publiko bakarra, ireki du aurtengo matrikularako epea. Informazio guztia eskura dezakezue laudio.laudio@haurreskolak.eus  posta elektronikoaren bidez edo 944049543 deituz.

Honekin batera, gogorarazi nahi izan dute, hamaika urte baino gehiagoko esperientzia ondoren, haien helburuak non azpimarratu dute “errespetuzko eta banakako hezkuntzaren alde egiten dugu, haur bakoitzaren erritmora egokituta. Maria Montessoriren pedagogian, Emi Piklerren mugimendu autonomo askean eta Aucouturier praktika psikomotorrean oinarritutako esparru teoriko baten barruan egiten dugu lan”. Haurra da prozesu osoan protagonista, eta, familiekin batera, haurreskolak haren garapenean laguntzen dute. Gainera, familia eta lana uztartzeko, haurreskola irailetik uztailera bitartean dago zabalik, 07:30etik 17: 00etara eta 0 eta 2 urte bitarteko hiru gela dituzte.

Matxintxu Haurreskola Eusko Jaurlaritzaren eta Laudioko Udalaren arteko hitzarmenari esker sortu zen, eta familia-unitatearen errentan oinarrituta kudeatzen ditu kuotak, familien behar ekonomikoetara egokituta. Kasu batzuetan zero kuotakoa da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.