
Herritarrei jakinarazten zaie Udal honen Osoko Bilkurak, 2020ko uztailaren 27an, Laudioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko prozedura hasteko erabakia hartu duela, Irukurutzetako 263 lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko.
Honako partaidetza-programa hau onartu da, herritarrek proposatutako aldaketaren berri zuzenean izan dezaten eta, horrela, nahi dituzten ekarpenak egin ditzaten.
Irailaren 15ean, 11:00etan, Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan, jardunaldi presentzial bat egingo da, egin nahi den aldaketa azaltzeko. Parte hartzeko, bidali e-maila partaidetza@laudio.eus helbidera.
Bestalde, edonork parte har dezake esteka honen bidez: http://www.laudio.eus/eu/herritarrak/parte-hartu