
2020ko maiatzaren 21a, osteguna. Laudio Hazik (Garapen Agentzia) hainbat prestakuntza-ekintza antolatu ditu merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetako jabeei eta langileei zuzenduta. Helburua da pertsona horiei beren lana egiteko behar dituzten ezagutzak hobetzen laguntzea, bereziki ecommerce eta marketin digitalarekin lotutakoak, COVID-19k datozen hilabeteetan izango dituen ondorioei hobeto aurre egiteko.
Prestakuntza-ekintzen edukia hainbat webinaretan edo tailer birtual teoriko/praktikotan oinarrituta dago, dagokion prestakuntza-ekintzaren kudeaketa-arloari buruzko beharrezko ezagutzak eskuratzeko eta praktikan nola funtzionatzen duten ikusteko.
COVID-19ren egungo krisia dela-eta, online emango dira.
Tailerren egutegia:
TAILERRA | DATA | ORDUA | IZEN-EMATEAK |
Whatsapp business bezeroa sustatzeko, fidelizatzeko eta artatzeko metodo gisa | 2020/05/27 |
15:00-17:00 |
https://forms.gle/zu1WK9gLjCoPNegVA
|
Shopify: zure denda on line “giltza eskuan” | 2020/06/03 | ||
Sortu zure liburuxka komertzialak, kartel digitalak eta sare sozialetarako diseinuak canvaren bidez | 2020/06/10 | ||
Datuak sinkronizatzea telefonoan | 2020/06/17 | ||
Facebook eta Instagramerako iragarkien tailer praktikoa | 2020/06/25 |