Musika bandaren pregoi irakurketa… eta jai hasierako suziri jaurtiketa zoroena Zoroekin!

San Roke musika taldea 2014ko jaiak iragarriko dituen pregoiaren arduraduna izango da, hurrengo abuztuaren 14an. Ehunka edo milaka dira gure udalerrian musika bandak musikaren munduan murgiltzen lagundu dituzten pertsonak, baina ez bakarrik kontzertuen eskutik. Jostaria da duda gabe euren arima, baina formakuntza alderdiak geroz eta leku gehiago izan du denboraren poderioz banda honetan. Belaunaldi asko dira musika klasikoa, herrikoia, nazioarteko musika gure talde maitagarri honen eskutik ezagutu dutenak…

Eta jaien pregona garrantzitsua baldin bada, are garrantzitsuagoa abuztuaren 15eko eguerdiko 12:00etan jai hasiera iragartzeko suziriaren jaurtitzea. Aurten gainera eromena izango da hitzordu horretan, izan ere Zoroak koadrila izango baita jaurtitzearen arduraduna. Muturreko kirolaren arduradunek, kalejira eroenak bultzatu dituztenak, San Roke jaietako alkandora urdinen jaun eta jabeak… 31 urtez zoramena eta dibertsioa bultzatzen! Zoroak baino zoroagoak!!!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.