Negozio proiektuak finkatzeko laguntzak

Lanbidek oraintsu negozio bat abiatu duten pertsonak bultzatzeko laguntza lerro batzuk onartu ditu. Gehienez 2.500 euroko laguntza emango zaio pertsona bakoitzari. Alabaina, zenbatekoa %15 haziko da ekintzailea 18 urtez gorakoa eta 25 urtetik beherakoa bada eskaera egiten den unean. Horrez gain, emakumeei %15 handituko diete diru ekarpena. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da. Laguntzak eskatzeko baldintzak hauek dira, besteak beste: EAEn erroldatuta egotea, egoitza bertan izatea,eta EkonomiJardueren gaineko Zergan zein Langile Autonomoen Erregimen Berezian altan emanda egotea 2014ko urriaren 19 eta deialdia publikatu zen bitartean (abuztuak 27). Ildo beretik, enpresa jardueraren egoitza sozial eta fiskala EAEn egon beharko da, baita lantokia bera ere. Informazio gehiago eskuratzeko Laudioko Tokiko Garapen Agentzian kontsulta egin liteke (944 023 980).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.