Negozioetan komunikazio gaitasuna hobetzeko ikastaroa

Maiatzaren 11n, astelehenean, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara komunikazioan, salmentetan eta negoziazioan arrakasta izateko ikastaroa egongo da Garapen Agentziako lokaletan. “Tell & Cell (Decir y vender), Comunicación eficaz” tailerraren prezioa 80 eurokoa den arren, Agentziak ekintzaileentzako 10 plaza erreserbatuko ditu aurrez izena-ematen badute. Ikastaroa negozioetan hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duten pertsonei zuzendua dago. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko hiru aukera daude: 946 559 008, 945 150 190 edo 94 403 49 80 telefonoetara deitzea, antena@camaradealava.com edo garapenagentzia@laudio.eus helbideetara idaztea eta Arabako Ganbarara edo Agentziara bertaratzea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.