Obra txikietarako lizentziak alarma-egoeran

Laudio Udaleko Hiri Garapenerako Zerbitzuak udalerriko bizilagunei jakinarazi nahi die, alarma-egoeraren aldi honetan, obrak egin ahal izateko behar diren obra- eta hirigintza-lizentziak izapidetzen jarraitzen ari dela.

Aldi horretan bizilagunen bat etxean obra bat egiten ari bada edo hasteko asmoa badu, dagokion baimena lortu behar da. Kasu honetan, eta izapidetze hori arintzeko, dokumentazioa postaz bidali daiteke laudio@laudio.eus helbidera.

Hala, baimena eman ahal izango da eta posta elektronikoa bezalako bide arinagoetatik helarazi, eta aurrerago zerga-alderdiak erregularizatu eta dagokion jakinarazpen ofiziala egingo da.

Lizentziei buruzko informazio gehiago kontsultatzeko: http://laudio.eus/eu/tramiteak 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.