
Abenduaren 24an Olentzerok eta Mari Domingik Laudio bisitatuko dute. Alabaina, momentu hori heldu bitartean Laudioko ikastetxeek eta Basalarrina elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte.
- Abenduak 17, osteguna. Laudioko ikastetxeetan, goizean zehar. Ikazkinak astoarekin ikastetxeak bisitatuko ditu.
- Abenduak 18, ostirala. Ugarteko plazan,18:00etan. Ikazkina, txokolatada, gaztaina jana…
- Abenduak 19, larunbata. Aretako kultura etxean,17:00etan. “Euskal Mitologia” umeentzako ikuskizuna.
- Abenduak 20, igandea. Aldai plazan,10:00etatik aurrera. Gabonetako Azoka: baserritarrak, artisauak, musika, dantza emanaldia…
- Abenduak 23, asteazkena. Herriko plazatik,18:00etan. Gabon Kantak: ikastetxeak, Fita Fik musika eskola…
- Abenduak 24, osteguna. La Milagrosa ikastetxetik abiatuta,18:15etan. Olentzero eta Maridomingirekin kalejira, musika…