
ONDDOAK LATIORRON umeekin ibiltzeko ekimen bat da, euskara praktikatu bitartean. Kilometro bat oinez eta gehienez ere, ordubetean egiteko. Izenak dioen moduan, Laudioko Latiorro auzunean.
Eta zertan da? Honekin batera doakizue mapa bat, ustezko onddo batzuen kokapenekin. Ba, kokapen horiek lotu behar dituzu aldamenean dauden irudiekin. Denetara, bederatzi dira aurkitu beharreko onddoak.
Kokapen bakoitzean egizu zure argazki bat edo idatzi kontatu idatziz eta bidali WhatsApp zenbakira edo e-postara. Zorte on eta erne, astetik astera kokapenak aldatuko ditugulako.
Amaitzeko, kontuan izan umeak ibiltzeko ordutegia 12:00-19:00 bitartekoa dela.
Ekimen hau, bestalde, Laudio udalak ahozko euskara praktikatzeko eta gozatzeko abian duen Berbalagun programaren barruko ekintza osagarria da.
[