Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta Asasamek zenbait jarduera diseinatu ditu Goi Nerbioi eskualdeko biztanleentzat

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, Asasamek, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkarteak, hainbat jarduera diseinatu ditu Goi Nerbioi eskualdeko biztanleentzat. Helburua osasun mentala pertsona guztien eskubidea dela aldarrikatzea da, beraien egoera pertsonala, ekonomikoa, soziala eta hezkuntzakoa edozein dela ere. COVID-19arekin, gizartearen osasun mentala larriagotu/ahuldu egin da. Horregatik, jardueretarako aukeratu den leloa “Osasun mentala, beharrezko eskubidea. Bihar zu izan zaitezke” izan da.

JARDUERAK

URRIAK 17: OSASUN MENTALAREN ALDEKO MARTXA SOZIALA.

Martxak, Nerbioiko Parke Linealaren bidez, Amurrio eta Laudio lotuko ditu Luiandon, osasun mentalaren, bizikidetzaren eta aniztasunaren alde. Irteera 10:30ean izango da Herriko Plazatik. Ibilbidea, 6,5 kilometrokoa, laua da eta ez du inolako zailtasunik. Izen-emateak 3 euro balioko ditu eta Asasamek
(webgunean) adierazitako lekuetan ordaindu beharko da.


URRIAK 30: OSASUN MENTALAREN ALDEKO FUTBOL PARTIDA

Taldeak: CD Laudio eta Zaramaga CF.
Lekua: LaudioKO Ellakuriko kirol instalazioetan
Ordua: 16:00


Azaroaren 2tik 7ra: ASASAM-EKO ERABILTZAILEEN LANEN ERAKUSKETA

Lekua: Amurrion, La Casonan.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.


Azaroaren 12tik 19ra: ASASAMeko ERABILTZAILEEN LANEN ERAKUSKETA

Lekua: Laudion, Kultur Etxeko Alday Aretoan.
Ordutegia: 17:30etik 20:30era.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.