Pablo Gorostiaga eta Bihurriak: 2013ko San Roke jaietako pregoilari eta txupinerak

Aurtengo San Rokeren omenezko jaiek abuztuaren 14an izango dute lehen hitzordua izan ere egun horretantxe, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta Laudioko udaletxeko Osoko Bilkura aretoan, Pablo Gorostiaga alkate ohiak pregoiaren arduraduna izango baita. Hitzordu saihetsezina festa maite eta bere garaian alkate izandako Gorostiagaren lagun eta kideentzako.

Eta pregoiaren irakurketa garrantzitsua baldin bada, are garrantzitsuagoa aurtengo jaiak iragarriko duen suziriaren jaurtiketa; aurten ardura hori 1987an emakumez osatutako lehen koadrila osatu zuten Bihurriak taldeko neska- emakumeak izango dira. Gogoan izan: abuztuaren 15ean eguerdiko 12:00etan udaletxeko balkoi nagusitik.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.