Parte hartu aldez aurretiko komunikazioa eskatzen duten obren Ordenantza Arautzailean

Laudioko Udalak abian jarri du Aldez aurretiko komunikazioa eskatzen duten obren Ordenantza Arautzailearen proiektua berrikusteko epea. Hasierako onarpena uztailaren 27ko Osoko Bilkuran onartu zen, eta ALHAOn argitaratu eta 30 eguneko epean, edonork aurkeztu ahal izango ditu alegazioak, erreklamazioak, iradokizunak eta ekarpenak eskuragarri dauden komunikabide guztien bidez.

Parte hartzeko honako estekaren bidez egin dezakezue: http://www.laudio.eus/eu/ordenantzak-eta-araudiak/parte-hartu

Animatu eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.