Parte hartu Ekitaldi Publikoetarako Baliabide Teknikoak Lagatzeko Erreglamenduaren eta Obra-lizentzien Izapideak arautzeko Ordenantzaren prestaketan

2020ko martxoaren 25a, asteazkena. Laudioko Udalak, 2020rako onartutako arau-planaren esparruan, Ekitaldi Publikoetarako Baliabide Teknikoak Lagatzeko Erregelamendua (epea: apirilaren 20a) egingo du, baita Obra-lizentziak eta horien Izapideak Arautzeko Udal Ordenantza (epea: apirilaren 8a) ere.

Lehen une honetan, dokumento berri hauek zer arazori erantzun behar dioten eta zure ustez zer elementu edo soluzio txertatzea garrantzitsua den jakiteko zure ekarpenak jaso nahi genituzke.

Gogora ezazu apirilaren 8ra eta 20ra arteko epea duzula eta http://www.laudio.eus/eu/herritarrak/parte-hartu udal-orriaren bidez egin dezakezula. Animatu eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.