Parte hartu Espazio Publikoa eta Autokarabanen Aparkalekua arautzen duten Ordenantzen prestaketan

2020ko martxoaren 17a, asteartea. Laudioko Udalak, 2020rako onartutako arau-planaren esparruan, Espazio Publikoa arautzen duen Ordenantza egingo du. Bertan, eremu publikoaren erabilera arautzen da mota guztietako ekitaldiak egiteko, terrazak eta mahaitxoak, kaleko salmenta, obrako elementuen instalazioa, aparkaleku-erreserbak eta pasabideak. Horrez gaiz, Autokarabanen Aparkamendua eta Gau Igarotzea arautzen duen Ordenantza ere egingo da.

Lehen une honetan, Ordenantza berriek zer arazori erantzun behar dioten eta zure ustez zer elementu edo soluzio txertatzea garrantzitsua den jakiteko zure ekarpenak jaso nahi genituzke.

Gogora ezazu martxoaren 31ra arteko epea duzula eta www.laudio.eus udal-orriaren bidez egin dezakezula. Animatu eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.