“Perla feministak” kanpaina: Bigarren bineta

2020ko maiatzaren 21a, osteguna. 

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Gaurko binetaren azalpena:

Orain, mugitzeko gustu hutsagatik irten gaitezkeenez, saia zaitez zure espazio propioa izaten. Berreskuratu zure zaletasunen bat, gozatu ibilaldiez zure gorputzarekin konektatzeko. Saiatu 5 minutuz ibiltzen, arreta galdu gabe; saiatu gorputza sentitzen. Probatu irribarre egiten (baita zeure buruari ere), izan ere, garbi dago ongizate-sentsazioa hobetzen duela horrek.

Berrikusi nola hitz egiten diozun zeure buruari, zer proiektatzen duzun etorkizun hurbilerako, zer premia ezinbesteko behar dituzun eta zeintzuk ez. Zehaztu nola lor dezakezun behar horiek asetzea, horretarako laguntza beharko duzun, eta zer familia-, adiskidetasun- eta gizarte-sare duzun horietan laguntzeko.

 

Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00).

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.