“Perla feministak” kanpaina: Bosgarren bineta

2020ko ekainaren 11, osteguna.

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Gaurko binetaren azalpena:

Orain datorrena, ikasteko denbora bat da. Gure planetan bizi ahal izateko aukera bat, elkarren arteko dependentziaz eta kolektiboa dena zaintzeko beharraz kontzientzia handiagoa izateko eskatzen duena. Munduan nola gauden aztertu behar dugu, antzinako errutinetan ez erortzeko. Burmuina proaktiboa da, baina entrenamendua behar du.

Pentsatu zer egin nahiko zenukeen. Egin dezakezun erronka txiki bat. Hori idatzi eta erabaki zein den ibilbide-orririk onena hori egiteko. Berrikusi zeure burua zaintzeko eta kolektiboa dena zaintzeko dituzun beharrak. Gorde konfinamenduan zehar sortu dituzun sareak, hobeto sentiarazi zaituztenak, zaindu eta errespetatu zaituztenak.

Parte hartu espazio horietan-eta zure inguruko bizitza sozialean. Endorfinen pilula bat dira, norberaren hausnarketatik ateratzeko. “Normaltasun berrian” batak besteari elkartasunez laguntzeko eta solidaritate-euskarri oinarri tinkoa hartzeko.

 

*Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00)

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.