“Perla feministak” kanpaina: Laugarren bineta

2020ko ekainaren 4a, osteguna.

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Gaurko binetaren azalpena:

Agian dagoeneko praktikan jarri duzu, baina beharrezkoa da zaintzeko (geu ere barne) zainketen banaketarekin jarrai dezagun.

Zurekin bizi den pertsona bakoitza, bere adinaren arabera, bizikidetza-unitatearen zaintza-beharrez arduratzea.

Zaintza-lanak ondasun komun bihur ditzagun, guztion ongizaterako horiek parteka banatuz.

Eska dezagun erakundeek gauza bera egitea dagokien zatian.

Egin ditzagun zaintza-lanak ondasun komun, guztien ongizaterako banatuz.

Hautsi ditzagun zaintzetan multitarea eta enpleguan prekarietatea.

Jarrai dezagun sarean lanean helburu horiek lortzeko.

 

*Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00).

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.