“Perla feministak” kanpaina: Lehenengo bineta

2020ko maiatzaren 14a, osteguna. Gaurko binetaren azalpena:

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere.

Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Partekatu nahi dugun lehenengo perla feminista bada egoera honetan senti ditzakegun emozioei buruzkoa.

Arnasa hartu, arnasa hartu eta arnasa hartu.

Inork ez dizu debekatu sentitzea. Beraz, senti ezazu.

Ez itxi sentitzen duzun horretan, baina edozein emozio senti dezakezu.

Ez ihes egin horiei.

Emozioek kezkatzen gaituena identifikatzeko balio digute.

Egungo egoeran normala da beldurra, larritasuna edo tristura sentitzea.

Emozioek arreta kontzentratzen dute nork bere buruarengan, indibidualean, eta kolektiboan, botere handia dute gu ohartzen laguntzeko, gure artean distantziak izan arren ere, sentimendu asko partekatzen ditugula.

Idatzi, pentsatu edo esan ozenki zeintzuk diren zure beldur handienak. Beldurra sentitzea normala da, baina ez diogu geure buruari horietan harrapatzen utzi behar eta izura edo ikarara eraman gaitzan. Identifikatu eta zehaztu beldur bakoitza. beldur zehatz bakoitzari aurre egin estrategia-aukera batekin, betiere jakinaren gainean izanik, dena ez dagoela zure eskuetan. zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

 

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00).

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

3 Comments

    • Yo he avanzado….y mucho.
      Nunca me he sentido sola,pero necesitaba ir hacía adelante sola,para quitar ese nudo en el estómago…lo he conseguido, pero…ahí sigue

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.