“Perla feministak” kanpaina: Seigarren bineta

2020ko ekainaren 17, osteguna.

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Gaurko binetaren azalpena:

Erraza da zuri zeuri gogogo zaizkizun gauzak atzeratzea eta besteen beharrak asetzen jardutea.

Izan ere, hori, batetik, aspaldiko errutina zaharren parte delako, eta, bestetik, guretzat nahi duguna pentsatzen edo praktikan jartzen dugun bakoitzean berekoi sentiarazi egin izan gaituztelako.

Zeuretzat zerbait egiten duzunean, kendu burutik berekoi –zeurekoi- izatearen pentsatze hutsa, atera mintzen gaituen errua burutik eta gorputzetik.

Utzi eta baimendu zeure buruari, tratu on gisa, beste pertsona baten alde edo beste pertsona batentzat egingo zenukeena egiten.

 

*Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00)

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.