“Perla feministak” kanpaina: Hirugarren bineta

2020ko maiatzaren 28a, osteguna.

COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela; besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea “perla feministak” partekatuz.

Gaurko binetaren azalpena:

Identifikatu nola sentitu zaren zure bizitzako fase honetan. Begiratu zure autokontakizunari. Nola hitz egiten diozu zeure buruari?

Gehiegikerietan espezializatutako jendeak beste pertsona batzuei egotzi egin ohi die beraiek dituzten emozio zirrara propioen erantzukizuna: “Zuk horrela jartzen nauzu”, “Zuk haserretzen nauzu” eta abar.

Egoera beraren aurrean, pertsona bakoitzak emozio zirrara desberdinak ditu, baina denok eta guztiok arduratu behar dugu geure emozio zirrarez.

Ba al dago zure buruarekiko iritzi, pentsamendu, uste mugatzailerik? Gure indarguneak ikustea eragozten diguten sinesmenak. “Nik ezin dut”, “ez zait aterako” tankerako eta motako esaldiak.

Pentsatu eta idatzi zer nahi duzun zure bizitzako esparru bakoitzean. Identifikatu helburu zehatzak, pentsatu zerk geldiarazi egiten zaituen, zer dagoen zure esku egin nahi dituzun aldaketak eragiteko.

Batzuetan, beharrezko da partekatzea nola sentitzen garen eta ditugun zalantzak: Zure inguruan ezin baduzu hitz egin, bilatu leku seguru bat eta deitu indarkeriaren biktimei laguntzeko zerbitzuetara.

 

*Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:

Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00).

Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)

Larrialdiak  112 (24 ordu)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.