Pertsona nagusien eskualdeko topaketa

Aiarako Koadrilak antolatuko du XVII. Nagusien Eskualdeko Topaketa abenduaren 2an Amurrion 10:00etatik aurrera. Garraioa doakoa izango da eta aterako da 09:35ean Aretako autobus geltokitik eta 09:45ean Laudio institututik.

Bazkaria Bideko Jatetxean egingo dute 14:30ean eta izena emateko 20 euro ordaindu behar dira abenduaren 1 baino lehen Laudioko Kutxabankeko bulegoan: ES91 2095 326410 1090175117 (Cuadrilla de Ayala). Derrigorrezkoa izango da parte-hartzailearen telefonoa eta abizena adieraztea, baita erabiliko duen autobus geltokia ere. Leku mugatuak daude. Informazio gehiago eska daiteke cayala.cultura@gmail.com posta elektronikoan edota 945 39 91 22 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.