2013ko Eusko Jaurlaritzaren Renove Plana

Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik.

Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik.

Eusko Jaurlaritzak energia esparruan inbertsioak egiteko 22,1 milioi euroko bederatzi laguntza programa martxan jarri ditu. Programa hauen helburua bikoitza da: batetik, Euskadiko iturri berriztagarrien eta oro har energiaren aurreztea bultzatzea eta bestetik energia esparruko enpresen eta industrien merkatua dinamizatzea. Laguntza hauek 2020ko Euskal Estrategia Energetikoaren ildoan markatutako helburuak dira, beti ere energiaren kontsumoari eusteko, energia berriztagarrien erabilera areagotzea eta energia merkatua dinamizatzea.

3.750.000 euroko dotazio duen honetan 4 Renove plan aurki daitezke:

  • Kondentsazio galdaren Renove plana.
  • Etxebizitzetako leihoen Renove Plana. Leiho berriak lortzeko diru laguntza %22 artekoa izango da eta etxebizitza bakoitzeko 1.000 euro eskainiko dira gehienez jota.
  • A++ edo gorakoko eraginkortasun mailako elektrotresnen Renove plana. Laguntza eskura dezaketen elektrotresnak: Hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi- garbigailuak. A++ etiketa duten elektrotresna bakoitzagatik 105 euroko laguntza eskainiko da eta maila gorenekoengatik 125 euro. Laguntza hauen gestioa atxikitutako dendetan egingo da zuzenean eta Euskadin 740 baino gehiago dira.
  • Instalakuntza elektrikoen Renove plana. 25 urte edo gehiagoko auzo elkarteetako edo etxebizitzetako instalakuntza elektrikoak berritzeko Renove plana izango da hau. Laguntza lerro honek inbertsioaren %50 diru lagunduko du, etxebizitza bakoitzeko gehienez 500 euro eta auzo elkarte bakoitzeko 1.000 euro eskainita.

Informazio geihagorako Garpen Agentzia, 944 034 980 edo zuzenean Energiaren Euskal Erakundean (telefonoa 94 403 56 00). Web orrialdi honetan galdara, leiho eta instalakuntza elektrikoei buruzko eskaera orriak eta dokumentazioa aurki dezakezu. Elektrotresnei buruzkoa atxikitutako Laudioko dendetan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.