Babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programa

Laudioko Udalak, bizi duten gizarte babes bako egoera dela eta, oinarrizko betebeharrak asetzeko laguntza ekonomikoak behar dituzten eta Gizarte Larrialdietako laguntzak edo Diru-sarreren Bermezko Errenta jasotzen ez duten babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programarako aurrekontu sailaren handitzea onartu berri du. Aurreko urteetan programa honetara bideratutako zenbatekoa 90.000 eurokoa baldin bazen, orain 125.000 euro bideratuko dira, hau da hasiera batean onartutakoa baino 30.000 euro gehiago.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.