Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du seigarren urtez jarraian, 179 proiektuk izena eman ostean  

25 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 33, Euskarazko talderik onenari; eta 20k, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute

Iragan ostegunean, irailak 30, itxi zen Rockein-en 9. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

179 artistak eman dute izena, seigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Jasotako proposamenen artean 25 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez); 33 euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2020an, 22); eta 20k Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak).

Nabarmentzekoa da lehiaketak jasotako proposamenak berritzeko duen gaitasuna, parte hartzaileen %35a 2020arekiko berriak baitira, azken 12 hilabeteetan taldeek abestiak idazteko edo entseguak egiteko biltzeko izan dituzten zailtasunak gaindituz.

Epai mahai profesionala

179 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude. Ondorengo pertsonek osatuko dute epai mahaia:

Arantzazu Pinto ‘Nara’

Madrileko Mad Cool festibalean eta Live Nation Españan artisten kontratazioa

Álvaro Fierro

Musika-kritikaria, musika-dokumentalen zuzendaria eta Cultumetríako arduraduna, Kulturaren alorrean eragin-ikerketak egiten dituen enpresa

Amets Rodríguez

Emankor Sarean promotorea eta ekitaldien antolatzailea (Mundaka Festival, Bay Of Biscay…)

Jon Agirrezabalaga

WAS eta Zabala proiektuetan musikaria eta konpositorea. Bilboko El Tigre estudioetan produktore eta soinu ingeniaria

Sara Zozaya

Artista. Rockeinen sari nagusia irabazi duen lehen emakume bakarlaria (2019).

Asier Arrieta

UPV-EHUko Publizitate irakaslea eta Sormenean aditua

Mariana Pérez

Bateria jotzaile profesionala (Maika Makovski, The Manilas, Rubén Pozo, Lichis, Sonic Trash, Cápsula, Audience, Rubia…)

Iker Bárbara

MondoSonoro aldizkariko Euskal Herria eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, promotorea eta DJa

Iratxe Rubio

Arrigorriagako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzia

Joseba Vegas

Musika-kazetaria, BI FMko zuzendaria, eta DJa

Jon Hervás

Promotorea eta kultura-eragilea

Finala Basauriko Social Antzokian izango da eta 6 finalisten izenak hurrengo 15-20 eguneko epean jakinaraziko dira.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockeinek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

  • 2013: 85 parte-hartzaile
  • 2014: 105 parte-hartzaile
  • 2015: 95 parte-hartzaile
  • 2016: 110 parte-hartzaile
  • 2017: 129 parte-hartzaile
  • 2018: 135 parte-hartzaile
  • 2019: 146 parte-hartzaile
  • 2020: 169 parte-hartzaile
  • 2021: 179 parte-hartzaile

Sariak

Talde irabazlea

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
  • EParen 500 kopia editatzea, CD
  • Bideoklip profesional bat grabatu eta
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko talderik onena

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko talderik onena

  • Abesti bat grabatzea eta
  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Eskarabilera saria

  • Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.