San Roque 2014, Laudio jaietan

 

Abuztuak 14, (eguena)

19:00etan: Herriko Plazan, SAN ROKE MUSIKA ELKARTEAK Jaien Pregoia irakurriko du. Jarraian: “Arloteak” taldeak Ruperto Urkixoren hainbat abesti kantatuko du. 22:00etan: KALEJIRA Jaiak iragartzeko, Ttuntturro Laudioko Zanpantzar Taldearen eskutik.

Abuztuak 15, barikua Andre Mariaren Jasokundea jaia Txupinazoaren eguna

09:00etatik aurrera: XVIII. AIRE LIBREKO PINTURA LEHIAKETA (Ikusi oinarriak laudiokoudala.net Web orrian). 10:00etan: Alberto Acero Plazan, GOSARI HERRITARRA, Baldarrak jai-taldeak antolatuta. 11:30etan: Pankarta aurkezpena eta kalejira Alberto Acero Plazatik, Jaiak Koordinadorak antolatuta eta ZO ZONGO Perkusio Talde honek girotuta. 12:00etan: Udaletxetik, SUZIRI-JAURTITZAILEaren agurra eta LEHEN SUZIRIA jaurtitzea, jaien hasiera iragartzeko, horren aurretik San Roke jaietako “ALBORADA” ERESERKIA entzungo da, Los Arlotes Taldeak abestuta. Jarraian: KALEJIRAK, Ekin Joleak Txistulari-taldea, Lankaietako Lagunak eta Laudioko Gaiteroak taldeekin eta Zo Zongo Perkusio Taldearekin, jai-talde, koadrila, erraldoi eta buruhandien laguntzaz, San Roke Musika Elkartearekin eta perkusio taldeekin batera. 13:00etan: Txosnak zabaltze ekitaldiko TXUPINAZIOA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta. 14:00etan: Txosnen barrutian, ERROMERIA: HONAT taldearekin 17:00ak arte, Txosna Batzordeak antolatuta. 17:00etan: Zumalakarregi: SKI-TAULA txapelketa, Ñorrala jai-taldeak antolatuta. 17:00etan: Txosnen barrutian, DISKODANTZA DJ TRITV taldearekin 21:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta. 18:00etan: Herriko Plazan, Aire Libreko XVIII. PINTURA LEHIAKETAKO sari banaketa. 18:00etan: Herriko kaleetatik KUN KUN Perkusio Taldearen emanaldia, 21:00ak arte. 19:00etan: Zubiaur kalean, BOKATA jana eta JOKUAK, Zainzuriak jai-taldeak antolatuta. 20:00etan: Herriko Plazan, ANTZERKIA, PRIMITAL BROS taldearekin, “EL EXPERIMENTO” antzezlana aurkezteko. 21:00etan: Txosnen barrutian, ERROMERIA TXIMELETA taldearekin 24:00ak arte, Txosna Batzordeak antolatuta. 21:00etan: Herriko Plazan, BERBENA, LISKER taldearen esku, goiz aldeko 1:00ak arte. 23:00etan: Zumalakarregi Etorbidean, DISKODANTZA, disk-jockei eta animatzaileaz, 2:00ak arte.

Abuztuak 16, zapatua San Roke jaia – Haurren eguna

08:00etan: ALBORADA, ARLOTEAK taldeak osatutako ahots eta soinu-tresnen abesbatzak eskainita, karrozaren laguntzaz. 09:00etatik aurrera: KALEJIRAK Lankaietako Lagunak y Ekin Joleak txistulari taldeen eskutik. 11:00ean: DIANA, herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik; gero, kalejirak erdigunetik. 11:00ean: Lamuzako San Pedro Parrokian, MEZA NAGUSIA, “San Roke” Zaindariaren omenez. 11:00ean: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA. 11:30etan: Aldai Plazan, TAILERRAK, Kirikiño Aisi Taldeak antolatuta. 11:30etan: Aldai Plazan, TXUPINAZO TXIKIA. 11:30etan: Aldai Plazan, HAURREN GASTRONOMIA-LEHIAKETA, Algaratsuak jai-taldeak antolatuta. 12:30etan: ENTZIERRO ETA BIGANTZAK (Soilik 16 urtez gorakoentzat). 13:00etan: ANIMAZIOA, Laudioko Gaiteroen eskutik. 13:00etan: KONTZERTUA, Herriko Plazan, San Roke Musika Elkartearen esku, egitarau hauxe eskainiko duelarik:

  1. “CLUB TAURINO MAZZANTINI”-Pasodoblea- Felix Garcia Esteban-3’30″
  2. “DANZON Nº2”-Danzon- Arturo Marquez-10′
  3. “LUZIANO Y CLARA”-Zortzikoa – Ruperto Urquijo-3′
  4. “BASQUE RHAPSODY”- EUKAL RAPSODIA – Melvin Shleton-9′
  5. “LOPEZ ODERO”-Fantasia Flamenkoa banda eta klarineterako – Ferrer Ferran-6′
  6. “CARIOCA”-Vicent Youmans – Arrg. Naohiro Ivai-6′
  7. “MARITXU ALEGERA”-Triki eta eta Banda-herrikoia – Juanma Saez-4′
  8. “MACK THE KNIFE”- Swing-Kurt Weill-3’30″
  9. “XALBADORREN HERIOTZA”- Arrg. Iñaki Urkizu-3′

16:30etan: Lamuza Parkean, ALTXORRAREN BILA, Intziriak eta Txilardiak jai-taldeek antolatuta. 17:00etan: Zentro eta erdigunetik, ERRALDOI eta BURUHANDIEN KALEJIRA Galtzagorri Kultur Taldeak eta Ama Lur elkarteak antolatuta, Lankaietako Lagunak txistulariak eta Laudioko Gaiteroak taldeen laguntzaz. 17:30etan: Txosnen barrutian, HAURRENTZAKO JOKOAK, antolatzailea: Taltalo Jai taldea. 18:00etan: Lamuza Parkean, TXOTXONGILO ANTZERKIA, PERIFERIA taldearekin, “HUELLAS” antzezlana aurkezteko. Aforoa mugatuta egongo da eta hiru pase burutuko dira; 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan. 18:00etan: Aldai Plazan, haurrentzako KARAOKEA, Kirikiño Aisi Taldeak antolatuta. 18:00etan: Herriko Plazan, XVI AURRESKU LEHIAKETA, Fita Fik Euskal Soinutresnak Elkarteak antolatua. 18:00etan: Lamuza Plazan, HERRI KIROLAK: ERAKUSKETA, Arrizkuzubi Herri Kirolak taldeak antolatuta. 19:00etan: Herriko Plazan, XVI. FANDANGO ETA ARIN-ARIN LEHIAKETA, Fita Fik Euskal Soinutresnak Elkarteak antolatua. 20:00etan: San Roke aldapatik hasita, KALEJIRA San Rokeren ohorez, Zoroak taldeak antolatuta eta akelarre fanfarreak girotu eta alaituta. 22:00etan: Zumalakarregi Etorbidean, BERBENA, goiz aldeko 2:00ak arte HAITZAMA taldearen esku. 23:00etan: Txosnen barrutian, KONTZERTUA, O´FUNK´ILLOren esku. 00:30etan: Txosnen barrutian, AKATS eta ANAI ARREBAK taldeen KONTZERTUA, Laudioko Txosna Batzordea antolatuta.

Abuztuak 17, domeka San Rokezar – Atzoko Gaztearen Eguna

9:00etan: KALEJIRAK Lankaietako Lagunak txistulari taldearen esku. 9:00etan: Zumalakarregi Etorbidean “XXV.Laudio Saria” Txirrindulari lasterketaren irteera, elite sub-23 mailarako. Bukaeraren ordua 12:45etan aurreikusten da. Laudio Txirringa Elkarteak antolatuta. 11:00ean: DIANA, herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik; gero, kalejirak erdigunetik. 11:00ean: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA. 12:00etan: MEZA, Lamuzako Jaun Done Petri parrokia elizan. 12:30etan: ENTZIERRO ETA BIGANTZAK (Soilik 16 urtez gorakoentzat). 13:00etan: ANIMAZIOA, Laudioko Gaiteroen eskutik. 12:30etan: Herriko Plazan, ATZOKO GAZTEAREN OMENEZKO KONTZERTUA, San Roke Musika Elkarteak eta Itxarkundia Dantza Taldeak eskainita, ondoko programa honekin:

1. Zatia (Musika Bandak, Itxarkundia Dantza Taldearekin batera)

  1. “BOK ESPOK”-Triki Banda- Kepa Junkera-7’30″
  2. “UMEOPURRI”-Triki eta Banda- Oskorri-4’30″
  3. “EZPATADANTZA DE AMAYA”- Jesús Guridi-3’10´
  4. “FANDANGO VASCO”- Jesús Guridi-4′
  5. “AITA SAN ANTONIO”-Triki eta Banda-herrikoia- Arregloa: Juanma Saez-2’30″
  6. “GAZTELUGATXEKO MARTXA”-Triki eta Banda-Kepa Junkera-6’30″

2. Zatia (Musika Bandak, bakarrik)

  1. “AMAPOLA”-José Lacalle- Arrg. Naohiro Iwai-.5’40″
  2. “GRANADA”-Agustín Lara- Arrg. Kazuhiro Morita-4′
  3. “FRENESI”-Alberto Dominguez- Arrg. Naohiro Iwai-5′
  4. “TICO-TICO”-Zequinha Abreu- Arrg. Naohiro Iwai-3’40″
  5. “EL CUMBANCHERO”-Rafael Hernandez- Arreg. Naohiro Iwai-4′

14:00etan: Laudio Institutuko patioan, gure NAGUSIEN OMENEZKO BAZKARIA (65 urtez gorako pertsonentzat). Inskripzioak: abuztuaren 1 -8 bitartean Udaletxeko beheko solairuko HAZen. Jarraian: DANTZALDIA, bazkarira etorri diren nagusientzat, ALGARA TALDEAk girotuta. 16:00etan: Txosnen barrutian, Gazteentzako Jolasak, Patrizioak jai-taldeak antolatuta. 17:00etan: Zentro erdigunetik , ERRALDOI eta BURUHANDIEN KALEJIRA Galtzagorri Kultur Taldeak antolatuta, Ekin Joleak Txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz. 18:00etan: Aldai Plazan, ANTZERKIA, CAPICUA taldearekin, “ENTREDOS” antzezlana antzeztuta. 18:00etan: ANIMAZIOA, BETI-JAI fanfarrearen esku, 21:00ak arte. 19:00etan: ANTZERKIA Herriko Plazan, JULIO TEJELA antzerki konpainiaren “Mayordomo para todo” antzezlanaz. 20:00etan: Txosnen barrutitan, ZAMALTRIZIOAK, Zamaltzainak eta Patrizioak jai-taldeek antolatuta. 21:30etan: SARDINA JANA IBILTARIA, Xirika jai-taldeak antolatua eta Gezaltza fanfarrea girotua. 21:00etan: Aldai Plazan, DISKODANTZA, disk-jockei eta guzti, 0:00ak arte. 22:00etan: Txosnen barrutian, ARENNA, VIVA BAZOOKA eta LA HORA DEL PRIMATE taldeen KONTZERTUA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

Abuztuak 27, eguaztena Berakatz eguna

10:00etan: Lamuza Frontoian, Nerbioi Goieneko HAURREN PILOTA eskolen ERAKUSTALDIA, Herriaren Pilotazale Elkarteak antolatuta. 10:00ean: Lamuza Parkean, HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, 14:00ak arte. 10:30etan: Aiara Kantzelaria Institutuan, XIII. 3 X 3 HOCKEY TXAPELKETA haurrentzako, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatuta. 10:00ean: Lamuza Parkean, HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, 14:00ak arte. 11:00ean: Adinekoen Egoitzatik, SOKAREN HASIERA, usadiozko ibilbide eta geldiuneak eginez, Untzueta Dantza Taldeak antolatuta. 12:00etan: Lamuza Frontoian, Emakumezkoen Gomazko pilotadun paletako Finala (Euskadiko Pala jokalaririk onenak), Herriaren Pilotazale Elkarteak antolatuta. 13:30etan: Herriko Plazan sokaren amaiera eta AURREZKU DANTZALDIA, Untzueta Dantza Taldeak antolatuta. 14:30etan: Lamuza Parkean, bolatokien ondoan, SENIDETASUN BAZKARIA, Untzueta Dantza Taldeak antolatuta. 17:00etan: Gardea Kiroldegian, XIX. SAN ROKE HOCKEY TXAPELKETA HERRITARRA, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatua. 17:00etan: Lamuza Parkean, Bolatokien ondoan, ERROMERIA, Untzueta Dantza Taldeak antolatuta, ERDIZKA LAUETAN taldearekin. 18:00etan: Lamuza Parketik hasita, KANTUKADA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta. 19:00etan: Herriko Plazan, ANTZERKIA, MALAS COMPAÑIAS taldearekin, “TXATARRA” lana antzeztuta. 20:00etan: Zumalakarregi etorbidea, DISKODANTZA, disk-jockei eta guzti, 23:30ak arte. 22:00etan: Txosnen barrutian, , SUMMIT, TESO eta DR. DOOFERSMITH taldeen GAU ELEKTRONIKOA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

Abuztuak 28, eguena Koadrilen eguna

10:00ean: Lamuza Parkean, HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, 14:00ak arte. 14:30etan: Aiara Kantzelaria Institutuko patio estalian, KOADRILEN BAZKARIA, Kuxinak Tripotxan Jai-taldeak antolatuta. 16:30etan: Lamuza Parkean, HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA, 19:00ak arte. 16:30etan: Aldai Plazan, KARAOKEA, Itzelak jai-taldeak antolatuta. 17:00etan: Basalarrina aretoan, VIII. MUS TXAPELKETA, Euskaraz, AEKk antolatuta. 18:00etan: Zezen Plazan, MUTURREKO HERRI KIROLA, Zoroak Jaitaldeak antolatuta. 18:30etan: Udal Probalekuan, SAN ROKE TXAPELKETAKO ZALDI-PROBAK, Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatuta. 19:00etan: Zumalakarregi, KULTUREN ARTEKO AZOKA, Laudion Bizi Gara taldeak antolatuta. 19:00etan: Aldai Plazan, ANTZERKIA, THE FUNES TROUP taldearekin, “THE FUNES VAN” antzezlana antzeztuta. 19:00etan: Herriko Plazan, MUSIKA AKTUAZIOA: LOS CINCO BILBAINOS. 20:00etan: Zezen Plazatik, KALEJIRA, Jaiak Koordinadorak antolatuta. 21:00etan: Herriko Plazan, BERBENA, JOSELU ANAIAK taldearen eskutik, goizaldeko 1:00ak arte. 21:30etan: Zubiko Kurajo kalean, GABARREN JAITSIERA, Laudioko Gazteen Asanbladak antolatuta. 22:00etan: Zumalakarregi, KULTURANIZTASUNA “SENEGAL HERRIA” Laudion bizi gara taldeak antolatuta. 23:00etan: Txosnen barrutian, GLAUKOMA, ZE ESATEK eta GREEN VALLEY taldeen KONTZERTUA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

Abuztuak 29, barikua Baserritarra eguna

Goizeko 9:00etatik aurrera: Zumalakarregi etorbidea, ERAKUSKETA eta produktuen salmenta, dultzainari, trikitilari eta txistularien ekitaldiz girotuta eta alaituta, Kilkerrak taldeak antolatuta. 10:30ean: San Roke Udal Bolatokietan, SAN ROKE BOLATOKI LEHIAKETAKO SARIKETA NAGUSIA: ESKOLA IKASLEENTZAT. A Bolatokian, 10:30 – 11:30 eta 17:00 -17:30 bitartean eta HELDU ETA EMAKUMEENTZAT B Bolatokian 11:30-12:30 eta 18:30-20:00 ordutegien barruan, Club Bolatoki R. Urquijo antolatuta. 11:00ean: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 14:00ak arte. 12:00etan: PIO XII kalean, VII. PINTXO TXAPELKETA, AEKk eta Ardibeltz taldeek antolatuta. 13:00etan: PIO XII kalean, III. IGEL-TOKA TXAPELKETA, AEKk eta Ardibeltz taldeek antolatuta. 13:00etan: DANTZAK, Kilkerrak – Itxarkundia antolatzailea. 13:00etan: Herriko Plazan, behi txala pintxoen dastatzea. Zintzarriak jai-taldeak antolatuta. 14:30etan: Elizako Portikopean, BAZKARI HERRITARRA, Zintzarriak jai-taldeak antolatuta. 16:00etan: Txosnen barrutian, 12tik 16 urtera bitarteko GAZTEENtzako EKINTZAK, pertsonen futbolina, arraun lehiaketa, rokodromoa-tirolina, paintballa eta Apar-Jaia, Patrizioak jai-taldeak antolatuta. 17:00etan: Zentro eta erdigunetik, ERRALDOI eta BURUHANDIEN KALEJIRA Galtzagorri Kultur Taldeak eta Ama Lur elkarteak antolatuta, Lankaietako Lagunak txistulariak eta Laudioko Gaiteroak taldeen laguntzaz. 17:00etan: Lamuzako frontoian, Herri Pilota Txapelketa, Galtzagorri jai-taldeak antolatuta. 17:30etan: Lamuza Plazan, HERRI KIROLAK, ERAKUSTALDIA, Arrizkuzubi Herri Kirolak taldeak antolatuta. 18:00etan: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 20:00ak arte. 18:00etan: Aldai Plazan, ANTZERKIA, GANSO & CIA taldearekin, “WLAK MAN” antzezlana antzeztuta. 18:00etan: Latiorroko parkean, XVIII. San Roke ARTZAIN TXAKURREN Txapelketa eta X. “BIXENTE URKIJO” ARTZAIN TXAKURREN txapelketa, Aratek antolatu eta ARKAITZ ESTIBALLES eta ETXAHUN LEKUE bertsolariek girotuta. 18:00etan: Lamuza Plazan, KULTUR JAIA hasiko da. alboka-joleak, trikitilariak, Alaitasuna rondalla eta Espalladoiro taldea, Fita Fik Euskal Soinutresna Elkarteak antolatuta. 19:00etan: Aldai plazatik, ASTOAREN KALEJIRA, Txilardiak jai-taldeak antolatuta. 19:00etan: Udal Karrejoan, SAN ROKE IDI PROBAK TXAPELKETA, Berrio Kirol Elkarteak antolatuta. 20:00etan: Folk KONTZERTUA, Herriko Plazan Kantabriako SALTABARDALES taldearekin, Fita Fik Euskal Soinutresnak Elkarteak antolatua. 20:30etan: Txosnen barrutian, “EZ DA KASUALITATEA” ERASO SEXISTEN AURKAKO BERTSO SAIO MUSIKATUA. Gai- jartzaile: Amaia Agirre. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jone Uria. Musikariak: Gitarra, Ixak Arruti. Bibolina: Garikoitz Otamendi. 22:00etan: Azoka plazan, BERBENA CAMP, LOTXO TALDEAren esku, 1,00ak arte. 23:00etan: Zumalakarregin, KONTZERTUA, DOCTOR DESEOren esku. 24:00etatik 3:00ak arte: Txosnen barrutian bi karpa, instalatuko dira. Horietako batean, SASOIA erakundean hala egin nahi dutenei alkoholemia analisiak egingo dizkie, informazio eskainiz alkoholaren abusuak gidatzean dituen arriskuez; halaber, AI LAKET elkarteak eramango dizkieten substantzien gaineko informazio emango du: substantziek duten osaketa, kalteak eta erabileraren ondorioak. Interbentzio bien helburua bada prebentzioa eta alkohola eta substantzien kontsumoari elkartutako eta lotutako ondorioak eta arriskuak gutxitzea. Jaietan droga kontsumoari elkartuta arriskuen prebentzioa: Antolatzailea: Laudio Udaleko Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 24:00etan: Txosnen barrutian, PORCO BRAVO, LAS TEA PARTY eta PATROL DESTROYERS taldeen KONTZERTUA, Laudioko Txosna Batzordea antolatuta. 00:30etan: Zumalakarregi etorbidean, DISKODANTZA, disk-jockei eta guzti, 3:30ak arte.

Abuztuak 30, zapatua Odolosteen eguna

11:00ean: DIANA, herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik. Jarraian kalejirak erdigunetik. 11:00ean: Lamuza Frontoian, ESKUZ BINAKO ZALETUEN elite mailakoak, Herriaren Pilotazale Elkarteak antolatuta. Euria egiten badu, Areta Frontoian. 11:00ean: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA. 11:00ean: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 14:00ak arte. 12:00etan: ANIMAZIOA, BETI-JAI fanfarrearen esku, 15:00ak arte. 12:30etan: ENTZIERROA ETA BIGANTZAK (soilik 16 urtez gorakoentzat) 13:00etan: ANIMAZIOA, Laudioko Gaiteroen eskutik. 13:30etan: Elizako portikoan, XXXV. TXISTULARIEN ALARDEA, Ekin Joleak antolatuta. 16:00etan: Lamuza Parkeko Bolatokian, SAN ROKE PASABOLO TXAPELKETA, Laudioko Pasabolo Klubak antolatuta. 16:00etan: Lamuza Parkeko bolatokian, ARABAKO BOLO erako SAN ROKE TXAPELKETA, Arabako Bolo-jokoa Kirol Elkarteak antolatuta. 16:00etan: Lamuza Parkeko bolatokian, XXIX. BOLO TXAPELKETA, Ellakuri Hiru Tabloi Elkarteak antolatuta. 17:00etan: Lamuza Parkeko Bolatokian, SAN ROKE KALBA TXAPELKETA, Laudioar Kalba Kirol Klubak antolatuta. 18:00etan: ANTZERKIA Herriko Plazan, PANTHA REI taldearekin, “ASTOKILO” antzezlana antzeztuta. 18:00etan: Zezen Plazan, ERREKORTADOREEN LEHIAKETA, Sevillako La Puebla del Río aldeko landetako Peralta Jaunaren 4 zekorrekin, 12 espezialista onenentzat. 19:00etan: Aldai Plazan, AKTUAZIOA GAZTETXOENTZAT, PATATA TROPIKALA antzerki taldearekin, Kirikiño Aisi Taldeak antolatuta. 19:00etan: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 21:00ak arte. 20:00etan: ANTZERKIA, Herriko Plazan, TRAPU ZAHARRA taldearekin, “LA CONGA” lana antzeztuta. 20:00etan: Ohiturari jarraituz, klasikoak diren odolosteak jango dira. 22:00etan: Herriko Plazan, BERBENA, goiz aldeko 2:00ak arte TRIKIZIO taldearen esku. 23:00ean: Zumalakarregi etorbidea, DISKODANTZA, disk-jockei eta guzti, ordu 2:00ak arte. 01:00ean: KALEJIRA, Alberto Acero Plazatik, Intziriak jai-taldeak antolatuta. 02:00ean: Txosnen barrutian, DISKODANTZA, Txosna Batzordeak antolatuta, goizaldeko 6:00ak arte. 02:30etan: Herriko Plazan, Pankarta Lehiaketako SARI BANAKETA, Ardibeltz jai-taldeak antolatuta. 03:00etan: Herriko Plazan, VI. GALTZONTZILO ETA KULERO LASTERKETA, Zoroak jai-taldeak antolatuta.

Abuztuak 31, domeka Kofradiaren eguna Erroketxu eguna

09:00etatik aurrera: KALEJIRAK Ekin Joleak txistulari taldearen esku. 10:00etan: Herriko Plazan, gure txikientzako PINTXO GARGANTUA, 14:00ak arte. 11:00ean: DIANA, herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Jarraian kalejirak erdigunetik. 11:00ean: PROZESIOA, San Rokeren irudia bere ermitara bueltatzeko eta zelaian, MEZA NAGUSIA, Santa Luzia Abesbatza eta Ekin Joleak Txistulari Taldearen emanaldiaz. 11:00ean: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA. 12:30etan: ENTZIERRO ETA BIGANTZAK (Soilik 16 urtez gorakoentzat). 13:00etan: ANIMAZIOA, Laudioko Gaiteroen eskutik. 13:00etan: Herriko Plazan, KONTZERTUA, San Roke Musika Elkartearen esku, egitarau hau eskainiko duelarik:

  1. “LOS ENSAYOS DEL RAKATAPLA”- Ruperto Urkijo-9′
  2. “SANTANA”-Carlos Santana- Arrg. Giancarlo Gazziani-7’45″
  3. “HIRI”-Trikitixa eta Banda- Kepa Junkera-5’30″
  4. “HUAPANGO”-Huapango- J. Pablo Moncayo-9′
  5. “LIBERTADORES”-Sinfonia-olerkia- Oscar Navarro-14′
  6. “A LA CORRIDA”-Pasodoble Mexikarra- Alfred Reed-4’51″

14:00etan: Elizako portikoan, SAN ROKEREN SENIDETZAKO KIDEEN BAZKARIA. 17:00etan: Zentro erdigunetik , ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN KALEJIRA Galtzagorri Kultur Taldeak antolatuta, Ekin Joleak taldeko Txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz. 18:00etan: ANTZERKIA Herriko Plazan, POTXIN ETA PATXIN taldearekin, “TXANGOA” lana antzeztuta. 18:00etan: Zezen Plazan, PIKATZAILERIK GABEKO ZEKORKETA: Salamancako Telladillos herriko Francisco Gomez Morales jaunaren ganadutegi ospetsuko 6 zekor, ondoko zezenketa eskoletako 3 zekorlari hauentzat: Gerardo Rivera, Juan Carlos Carballo eta Luis David Adame. 20:00etan: Herriko Plazan, MUSIKA ETA DANTZEN AKTUAZIOA, KORRONTZI taldearen eskutik. 21:00etan: Zumalakarregin, BERBENA, EGAN taldearen esku, goiz aldeko 1:00ak arte. 22:00etan: Azoka Plazan, BERBENA CAMP, LOTXO TALDEAren esku, 24:00ak arte. 23:30etan: Institutuan hasi eta Zumalakarregi etorbidean zehar, KALEJIRA Jaietako maskota izan den “ERROKETXU TXAKURRA”rekin. Jarraian, Jaietako maskota erre eta 2014ko San Roke Patroi Zaindari jaiei amaiera emango zaie.

JAIEN AMAIERA

Laudio, 2014ko abuztua.- KULTURA, KIROLAK ETA JAIETAKO ARLOA

OHARRAK: Aldaketak: Laudio Udalak beretzat gordeta dauka Jaietako Egitarau hau aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatez kanpoko arrazoiek horretara behartuko balute. Ez da onartuko inolako erreklamazio ez kalte-ordainik zentzu honetan edo beste batean egin litekeenik. Aurre aldea: Egitarau honetako aurre aldeko “BROCHA GORDA” izena duen logoaren egilea Aritz Fernandez de Aguirre Gómez izan da, San Roke Patroi eta Zaindari Jaietako Kartelen XXXV. Lehiaketako irabazlea. 2014 San Roke Zaindari Jaietako VII. Haurren Kartel Lehiaketako kartel irabazlea Lorea Alonso Ojembarrena egilearena.

Abuztuak 23 (zapatua)

9:00etan: Zumalakarregi Etorbidean, XXXVII. GASTRONOMIA LEHIAKETA, Rakatapla Jolas, Kultur eta Gastronomia Elkarteak antolatua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.