
Urtarrilaren 30ean ospatuko da San Blas jaia Aldai plazan. Alabaina, 28an Terencio IX. Txerria ikusteko aukera egongo da goizean zehar merkatuan.
Urtarrilak 30, larunbata
10:00, feriaren hasiera. Feriaren bedeinkapena, baserrilanabes eta artisauen erakusketa zein salmenta, umeentzako jolasak, hurritz makilen lehiaketa (Edonork har dezake parte. Partaideek gehienez hiru makil aurkez ditzakete. Lanak 10:30 baino lehen ekarri behar dira). Odolostegintza eta musika giroa: Fi ta Fik, Herri Kirolak, kalejira zahar etxe ohitik azokaraino (Terencio IX Txerria astoak eramango du gurdi gainean Laudioko Zanpantzarrekin eta segizioarekin). txerriaren erreketa eta garbiketa eta kinielak.
13:00 Arloteen emanaldia.
13:15 Herriko baserritarrei omenaldia,
14:00 XVII Txerripata Gastronomi Lehiaketaren sari banaketa
18:00 Euskal Dantzak: Laudioko Dantza Taldea, gaztaina dastaketa
19:00 Erromeria eta kinielak
20:15 Terencio IX. pisaketa, zozketa eta jaiaren amaiera