“Sano Bidaiak”, Laudiok, Amurriok, Urduñak eta Aiarako Koadrilak jai osasungarriak sustatzen dituzte

“SANO BIDAIAK”, LAUDIOK, AMURRIOK, URDUÑAK ETA AIARAKO KOADRILAK JAI OSASUNGARRIAK SUSTATZEN DITUZTE

  • “Festara ere SANO,o” goiburupean, ongizatearekin eta jaiaren gozamen osasungarriarekin erlazionatutako mezuak eta jarraibideak emango dira.
  • Kanpaina, Kilometroak edo Nafarroa Oinez ekitaldietara egingo diren joan-etorrietan gauzatuko da, eta beste askotara ere zabalduko da.

Amurrion, 2019ko urriaren 3an. Amurrioko, Laudioko eta Urduñako Udalak eta Aiarako Koadrila elkartu egin dira, hainbat jaitara joateko, datorren igandean egingo den Kilometroak ekitaldira, adibidez, antolatzen diren autobusetan alkoholaren kontsumoaren prebentziorako “Festara ere SANO,o” kanpaina aurrera eramateko.

Kanpainak, “Sano Bidaiak” izena jaso duen autobus enpresa baten publizitate hedapena simulatzen du. Enpresak ibilbide osasungarriak sustatzen ditu, ongizatearekin eta jaiaren gozamen osasungarriarekin erlazionatutako mezuak eta jarraibideak emanez, hainbat euskarri erabiliz, autobusetan burua jartzeko lekuak, bidaietarako poltsak, txapak edo postalak, besteak beste. Mezuak adingabeei daude zuzenduta batez ere, jai osasungarria alkoholik ez edatearekin lotuta baitago, eta pertsona guztien erantzukizunerako deia egiten dute, jaietako portaera osasungarrien protagonistak baitira.

Jai guneetan alkohola kontsumitzea oso hedatuta dago jendearen artean, eta adingabeak oso kolektibo zaurgarria dira. Hori dela eta, euren joan-etorrietarako erabiltzen dituzten autobusak prebentzioa sustatzeko eta alkoholaren kontsumoak dituen ondorio negatiboen inguruan konszientzia sortzeko bide egokia dira.

Ekimena igande honetan jarriko da martxan, Zarautzen egingo den Kilometroak ekitaldirako bidaian. Horrez gain, kanpaina, autobusak erabiliko diren eta kanpaina sustatu duten erakundeetatik bultzatzen den beste edozein ekitaldira ere zabaldu nahi da.

Kanpaina, Amurrioko eta Laudioko prebentzio udal taldeek antolatu eta finantzatu dute. Horrez gain, udal horietako euskara teknikariak eta Urduñako Udala eta Aiarako Koadrila ere inplikatu dira, Amurrioko eta Laudioko ikastolekin batera.

 

“SANO BIDAIAK”, LLODIO, AMURRIO, ORDUÑA Y CUADRILLA DE AYALA IMPULSAN UNAS FIESTAS SALUDABLES

  • Bajo el lema “Festara ere SANO,o” se proporcionarán mensajes y pautadas asociadas al bienestar y al sano disfrute de la fiesta.
  • La campaña se desarrollará en desplazamientos a fiestas como el Kilometroak o Nafarroa Oinez, y se ampliará a muchas otras más.

Amurrio, 3 de octubre de 2019. Los Ayuntamientos de Amurrio, Llodio, Orduña y la Cuadrilla de Ayala se han unido para impulsar la campaña de prevención de alcohol “Festara ere SANO,o” que se desarrollará en los desplazamientos en autobús a diferentes fiestas, como el Kilometroak del próximo domingo.

La campaña simula la difusión publicitaria de una empresa de autobuses que ha sido denominada “Sano Bidaiak”, y que fomenta los trayectos sanos proporcionado mensajes y pautas asociadas al bienestar y al sano disfrute de la fiesta a través de diferentes soportes como reposacabezas de autobús, bolsas de viaje, chapas o postales. Los mensajes están dirigidos sobre todo a los y las menores, en los que una fiesta sana está unida la ausencia de alcohol, y apelan a la responsabilidad de las personas como protagonistas de los comportamientos festivos saludables.

El consumo de alcohol en espacios festivos es una práctica muy extendida entre la población, teniendo como colectivo especialmente vulnerable a los y las menores. Por ello, los autobuses que utilizan en sus desplazamientos son un buen canal para fomentar la prevención y para generar consciencia de las consecuencias negativas que implica el consumo de alcohol.

La iniciativa arranca este domingo con el desplazamiento al Kilometroak que se celebrará en Zarauz, además, también se pretende ampliar la campaña a cualquier acto festivo que se realice en autobuses y sea impulsado desde las instituciones que han promovido la campaña.

La campaña ha sido organizada y cofinanciada por los equipos municipales de prevención de los Ayuntamientos de Amurrio y Llodio.  Se han involucrado, además, los técnicos de euskera de dichos ayuntamientos más el ayuntamiento de Orduña y la Cuadrilla de Ayala, junto con las ikastolas de Amurrio y Llodio.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.