Sanrokeak 2016 – Abu/15/Ast

Abuztuak 15, astelehena

Andra Mari eguna – Txupinazo eguna

  • 8:30etik aurrera: Kaleko XX. PINTURA LEHIAKETA. (ikusi oinarriak Laudio Udalaren webgunean).
  • 10:00etan: HERRI GOSARIA Alberto Acero plazan, Baldarrak kuadrillak antolatuta.
  • 11:00etan: MISTERY GAME Alberto Acero plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundearen eskutik.
  • Jarraian: KALEJIRA Zo Zongo taldearekin, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundearen eskutik.
  • 11:30ean: KUADRILLA HISTORIKO ZAHARREN elkarretaratzea Ardoa Barrura fanfarriarekin, kuadrilla historiko zaharrek antolatuta.
  • 12:00etan: TXUPINLARIAREN AGURRA eta LEHENENGO SUZIRIA jaurtitzea Udaletxetik, jaien hasiera iragartzeko.
  • Jarraian: KALEJIRA Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak, Laudioko Gaiteroak eta San Roke Musika Elkartea taldeen eskutik, jai talde, kuadrilla, erraldoi eta buruhandien laguntzaz.
  • 13:00etan: Omenaldia Ruperto Urkijori Lamuza plazan eta, jarraian, kaleetan zehar abesteko aukera, Arloteen eskutik.
  • 13:00etan: TXOSNEN IREKIERA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 13:00etan: DISKOFESTA/DISKOGOATEKE 18:00ak arte, Zubiaur eta Iluntze tabernek antolatuta.
  • 14:00etan: ERROMERIA txosnagunean TXIMELETA taldearen eskutik 18:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 14:30ean: DJ BULL Zubiko Kurajon 20:00ak arte, Zubiko Malekoiak antolatuta.
  • 17:00etan: ESKI-TAULA txapelketa Zumalakarregi etorbidean, Ñorrala kuadrillak antolatuta.
  • 17:00etan: KARAOKEA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 18:00etan: BOKATA-JANA Zumalakarregi etorbidean, Zainzuriak kuadrillaren eskutik.
  • 18:30ean: Kaleko XX. PINTURA LEHIAKETAKO SARI BANAKETA Herriko Plazan.
  • 19:00etan: PAOLO NANI TEATER konpainiak “JEKYLL ON ICE” ANTZEZLANA eskainiko digu Herriko Plazan.
  • 20:00etan: HOTEL RUIDO taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako bertsioak joko dizkigu 22:00ak arte, Iluntze tabernak antolatuta, Zumalakarregi etorbidean.
  • 20:00etan: McONAK taldearen KONTZERTUA txosnagunean 22:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 21:30ean: MUSIKA eta DANTZA EMANALDIA Herriko Plazan, KORRONTZI taldearen eskutik.
  • 22:00etan: ERROMERIA txosnagunean AKERBELTZ taldearen eskutik, 24:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 22:30ean: DEABRU BELTZAK taldearen “SU A FEU” ikuskizuna herrigunean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundearen eskutik.
< | 14 | 15 | 16 | 17 | 20 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | >

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.